martes, 3 de febrero de 2009

Saharagaz elkartasuna



Pasadan gabonetan barriro, Larrabetzun oso ekimen positiboa jarri zan martxan. Sahara-ra bidaltzeko janaria zein beste produktu batzun bilketa izan da. Atzo, korreoz bidali doskue batutakoaren deskripzioa. Eskerrik asko informazioagaitik.

LENTEJAK:......................................... 149,5 kg

ARROZA ............................................ 143 kg

PASTA ................................................ 60,250 kg

AZUKREA ......................................... 101 kg

GARBANTZUAK ............................ 70,50 kg

INDABAK ......................................... 35 kg

ATUNA ............................................... 55,50kg

SARDINAK ..................................... 28,50 kg

KONPRESAK ................................... kaxa handi bi


Holako ekimenak martxan jartzen dabenei eskerrak emon behar dakie. Baita ere Larrabetzuko biztanle asko eta askori. Saharako egoera oso larria da. gero eta txarrago daude. 30 urtetan promesa hutsak baino ez dabez euki, eta beste herrialdeetako laguntza behar dabe errefuxiatuen kanpamentuetan. Beste aldean berriz, Marokoren okupazioa sufritzen jarratitzen dabe. Egoera larria benetan.

Dena ez da txarra izango. Batzutan holango berriak emon behar dira. Larrabetzun, geure arazoak euki arren, badira gauza positibo asko eta asko.

1 comentario:

Anónimo dijo...

eskerrik asko parte hartu daben guztiei.ia datorren urtian gehiau batzen dogun.