Kanpainan egon arren, badaude beste albiste batzuk. Albiste larriak gainera. kanpaina batek baino garrantzi haundiagoa dutenak.
Azkeneko egunotan itsasoak barriro berri txarrak ekarri doskuz. Orain dela egun batzuk 20 pertsona baino gehiago hil ziran euren "ametsetako bidaian". Euren ametsak betetzeko egiten daben bidaia, amets gaizto bat bihurtu zan azkenean. Beraientzat eta beraien familientzat. Baina heltzen direnentzako ere, bidaia ez da inoiz amaitzen. Heltzerakoan traba guztiak jartzen zaizkie, eta bidai luze eta gogor baten ostean gaizkileei baino tratu txarragoa ematen jakie. Orain dela egun batzuk, poliziak "kupoak" dituela ezagutu genuen. "cupos de detención de inmigrantes" deritzona. Lotsagarria. Beste alde batetik, komunikabideek albiste hauei ematen dien tratue be salatu egin behar da. "varios inmigrantes muertos al volcar una patera". "Inmigrante" esaten dabenean, pertsonak baino zeozer gutxiago direla esan nahi digute? zergaitik ez "varias personas"?. Europarrak ala Iparameriketakoak direnean ere "inmigrantes" esaten dabe?
Beno, etenaldi hau egin behar izan dogu. Egunotan esan nahi izan dogu. Asteburua momentu ona da horrelako gauzetan pentsetako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario