lunes, 18 de agosto de 2008

Joku olinpikoak. Noizko Euskal Herria?

Euskal Herria ez dago joku olinpikoetan. Ez nazio moduan. Baie badira Euskaldunak bertan. Gaur Gipuzkoar batek brontzezko domina eskuratu du. Atzo berriz, Xabi eta Ikerek zilarrezkoa, eta orain dela aste bete Samuelek urrezkoa. Bai, Samuel ere Euskalduntzat daukagu. Urteak daramatza Euskal Herrian biziten, hemen dago ezkonduta, enpadroneta...euskalduna. Eta beste batzuk laugarren egin dabe. Atzo adibidez "lucha libre" deritzon kirolan. Halandaze, hain herri txikia izanda oso arrakasta haundia lortu dabe gure kirolariak. Lastima Euskal Herria defenditzen ez izatea. Baie nork daki etorkizunean. Ea laister lortzen dogun. Baie zer dira azkenean olinpiadak? herrien arteko lehiaketa. Halaxe da, eta gureak egon harren, gu ez gara egon. Ez digute uzten herri bezala egoten. Ez garena garela esatera behartuta gaude berton egon gure badogu. Beste herri batzuk ordezkatzen.
Euskal Herria bertan egotea oraindik amets bat baino ez da, baina halan ta guzti...egin dagigun amets.

No hay comentarios: