lunes, 12 de abril de 2010

Gaur jakingo dogu Egunkaria auziko epaia




Urte asko pasa dire Egunkaria itxi zutenetik. Ordutik hona gauza asko pasa dire. Alde batetik epaiketa, deklarazioak, ulerteziñak diren gauza asko...lar. Hainbet urte "Egunkaria" barik.
Beste alde batetik, asko izen dire be elkartasuna adierazi dutenak; dogunok.
Manifestazioak ere egon dire. Gogoratzen dogu egunkaria itxi ondoren egin zen lehenengo manifestazioa. Donostian izan zan. Behintzet lehen manifestazio erraldoia. Jende ugari egon giñen bertan. "ideologia" ezberdiñetako jendea. Partidismoen gainetik, alderdi ezberdiñetako jendea, denok batera egunkariaren alde eta egin zuten astokeri eta injustiziaren kontra.
Denbora luze baten ostean, gaur jakingo dogu zertan geratu den izan duten juizioa. Berandu datorren justizia injustizia dela esaten dabe. Eta egia da. Egunkaria ez du inork barriro zabalduko. Mina...eginda dago. Eta auzi horretan dagozan pertsona guztiak sufritu dabena... ordaindu hainbeste sufrimendu.
Dana dala, berandu ba da be, espero dogu justiziak arrazoia...duenari emotea.

No hay comentarios: