lunes, 8 de marzo de 2010

Día de la mujer

Hoy, día internacional de la mujer, diversos sectores y partidos han realizado actos y declaraciones. Adjuntamos a continuación el comunicado del EBB del PNV:

Emakumearen Nazioarteko Eguna

2010/03/08
1910 urtetik mundu osoan ospatu ohi den Emakumearen Nazioarteko Egun honetan; EAJk honakoa adierazi nahi du.
1. Aurrerapen ukaezinak izan diren arren, oraindik ere gizarteko esparru askotan emakume eta gizonen arteko botere desorekak eragiten dituen ezberdintasunak daude; eta aurrez aurre dugun erronkarik nagusienetakoa ez da soilik emakume eta gizonen arteko berdintasunaren onarpen soziala, baizik eta gizonek bereganatzea emakumeekin batera partekatu beharra dituela eraikuntza sozio politikoari lotutako ardurak.

2. EAJk gogoratu nahi du bere garaian bereganatu zuela 2006-2010 epealdirako emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Europar Batasunaren Lan Egitasmoa; gizonek familiatik eratortzen diren ardurak beregana ditzaten, emakumeekin amatasun eta aitatasun baimenak parteka ditzaten eta lan ordutegiek lan publiko eta pribatuak uztartzeko aukera eman ditzaten.
3. Mende honetan dugun erronka, gizarte eredu demokratiko, bidezko eta berdintzaileagoa eraikitzea izan beharko litzateke; pertsona guztiak aske eta autonomoak izan daitezen, arlo publiko zein pertsonalean, eta beren gaitasun pertsonalak garatzerik izan dezaten eta erabakiak hartzeko aukera izan dezaten, generoaren araberako rol eta estereotipoek tradizionalki inposatutako mugarik gabe; eta kontuan hartzeaz gain, era berean baloratu eta sustatu daitezen emakume eta gizonen jarrera, helburu eta beharrizanak.

No hay comentarios: