lunes, 29 de septiembre de 2008

Alderdi eguna 2008. I






Argazkiak: Arrastien, Joxeina Etxebarriagaz, jendea dantzan.

Atzo alderdi eguna ospatu zan. Betiko moduen jende asko, eta aurten eguraldi ona ere euki dogu. Larrabetzutik be asko egon gintzezan bertan. 100 pertsonatik gora. Asko autobusean eta beste asko kotxeetan. Urtero joaten direnak, eta beste batzuk lehenengoz egon direnak ere. Batzuk harrituta geratu giñen herriko aizkolariak ikusi genduzenean. Ez da posible, esan ebien batzuk, baie bai. Baziren. Profesionaltasun osoz joan ziren ta hantxe zeuden.
Egun itzela, eta itzel pasatu gendun. Arzalluzegaz be argazkiren bat atara, tragutxu batzuk baino gehiago edan, eta iluntzean etxera. Entzun gure genduna entzun gendun gainera. Ibarretxe barriro izango da EAJk proposatuko duen hautagaia.
Dana ondo. Egun ederra benetan

No hay comentarios: