miércoles, 16 de julio de 2008

“San Salvador de Zarandoa” Ermita





Banekien existitzen zala, baie egie esaten badot, inoiz ez naiz bertan egon. Atzo, lehenengoz pasatu nintzen handik.
Leiho kurioso bat dauka ermita honek. Ikusita neukan libururen baten eta telebistako erreportaitxo baten ere. Argazki bat atera, eta gaur informazio apurtxo bat begiratzeko intentzioarekin sartu naiz interneten. “San Salvador” ermita da, eta irakurri dodanagaitik, daukan leiho hori, kristau kulturari dagokion Bizkaian dagoen arrasto zaharrenetarikoa da. Larrabetzun bertan daukagu, eta agian ez dautsagu behar dauen garrantzia emon. Ez dakit zergaitik, baie ahaztuta moduen dago. Agian gure herria esagutzen hasi beharko gara. Inoiz ez da berandu.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Zelako ermita ikusgarria ¡¡¡ txikie baina Historiaz beteta.

Bere egoera penagarria da, batzuetan emoten da ez jakula interesatzen gure patrimonio mantentzea.

Goxozoro

Anónimo dijo...

Horregatik, nore ustez eta hor duela hilabete bat egon naizenez, lehio zahar hora, kristau kulturaren lehenengokoa, Euskal Museora edo eraman beharko litzake, baseliza hori jaustekotan baitago.