jueves, 31 de julio de 2008

EAJ-PNV - 113 urte



Gaur, Euzko Alderdi Jeltzaleak 113 urte betetzen ditu. Denbora luze, ala labur honetan gauza asko gertatu dira gure aberrian. Alderdi hau sortu zenean gauzak oso ezberdinak ziren, baina gauza bat bardin antzean zegoen. Gure aberria hiltzear egoala esaten ebien. Eta agian horrela zan. Sabino Aranak bere anaiarekin hitz egin eta ostean, gure aberria Euskal Herria dala ulertu zuen, eta ez Espainia. Ikasten hasi zan. Bai historia, bai euskera, gure arteko harremanak...eta aberri honi arnasa emateko, bere nortasunaren konzientzia hartzeko eta bere askatasunaren alde lan egiteko, Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zuen Euskaldunon aberria Euzkadi da esanez.
113 urte pasatu dira, alderdian zatiketak egon dira, 40 urteko diktadura pasatu dogu, baina EAJ-PNV hor dago oraindik. Bizirik. Ziur momentu gogorrak biziko dituela, eta batzuk bide batetik jarraitzeko bultzatuko dabela, eta beste batzuk beste alde batetik, helburua danok argi izanda. Baina garbi euki behar dana zera da. Alderdi hau zein beste alderdi guztiak, helburu bat lortzeko tresnak baino ez dirala. Alderdia helburu bihurtzen denean bere zentzu guztia galtzen dau.

Zorionak EAJ, eta zorionak Euskal abertzale guztioi.
--------------
1995an 100 urte ospatu ziren. hori zela eta, EAJ-k agiri bat aurkeztu zuen. Momentu ona da lehenego 2 puntuak gogorazteko.

Euskal Herriko seme-alabok: gizakiaren lehen aztarnak agertzen diren baino lehenagotik Europako bide-gurutze honetan bizi eta lan egiten duen herri honetako seme-alaba garenok, gaur, XXI, mendearen atari honetan, hauxe adierazten dugu, askatasunez eta irmotasunez:

1.- Euzkadi da gure Aberria.

2.- Sei lurraldeetako euskaldunok herri bakarra osatzen dugu, jatorriz eta borondatez. Bere buruaren jabe den herria da gurea eta
ez dugu beste soberaniarik ez aitortzen, ez onartzen.

No hay comentarios: