Asteburuan gauza asko gertatu dira. Batzuk Larrabetzun (komentako doguz beste artikulo baten), beste asko Euskal Herri mailan. Baie garrantzitsuena, gure ustez, Kosovon gertatu dana izan da. Batzuk esan omen dute urteotan, ezinezkoa dala Europan Herri independiente barriak izatea. Ba hemen dogu adibide bat. Noski orain "ez dela berdina". Gauza "guztiz kontrakoak" direla Euskal Herriko egoera eta Kosovo...Horrrelakoak entzuten ari gara. Eta bai. Egoera ezberdiñak dira. Beti dira ezberdiñak. Herri bakoitzak bere egoera partikularra dauka. bere historioa, bere gendea eta sentimenduak, baie Funtsezkoa guretzako, herri batek guk lortu nahi doguna lortu duela da. Eta Europan bertan. Gainera, hain ezberdiñak badira egoerak, Zergaitik Espainak ez du onartzen independentzia hori? Zergaitik bai beste europako 20 estatuak?. Espainia dago ezetzaren ikurra eroaten Europako instituzio guztietan. Zergaitik? Argi dago. Argi daukagu Euskal Herrian.
Zorionak Kosovo.
Ea noiz hartzen dogun lekukoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario