martes, 19 de febrero de 2008
Mikel Artetxeri omenaldia I
Pasadan zapatuen egun haundia izan zan Larrabetzun. Gende pilo bat batu giñen Mikel Artetxeri merezitako omenaldi bat emateko.
Goizetik egon giñen gauzak prestatzen (zapatu bat izateko). Gero Lezamara buelta bat, barriro herrira, eta Larrabetzutik beste buelta polit bat herriko umiakaz. Gero omenaldia plazan. Aurreskue, gero bertso pare bat Etxahunek, udaletxeak ere opari bat emon eutson eta diskurtso bat bota zeuen Mikel berak plazan. Ez zan eguneko azkena izango. Pote batzuk hartu ostean Ankapalure joan giñan. Bazkari ederraren ostean, Mikelen argazkiekaz montaje polit bat ikusi gendun eta batak baino gehiagok ere negar egin zeuen. Lagunen diskurtso ederra entzun gendun. Txirrindulari zaleen partez ere oparia, txirrindulariak, lehengusuak... eta horren ostean summer party bat emoten zeuen Ankapalun zegoena. Giro ederra, Parranda gogoak eta danok (edo gehienak) dantzan. Gero Herrira bajatu giñan, baina hori...beste kontu bat da, eta beste baterako, edo guretzako utziko dogu. Beno, hemen doaz argaki batzuk. Bihar gehiago publikatuko doguz. Pilo bat dauzkagu, eta nonork nahi baditu, komentariolez bidali eiztezue eskaria. (ez badozue nahi ez ditugu komentariolez publikatuko)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario