sábado, 24 de abril de 2010

Larrabetzutik oinez. Hirugarren ibilbidea domekan



Larrabetzuko eskolak hirugarren ibilbidea antolatu du domeka honetarako. Eleizalden hasi, Bidekurtzeta auzotik San Gregorio ingurura, handik gero Asua baserritik barriro Eleizaldera joateko.
Orain arte moduan, domekarako be eguraldi ona dago iragarrita, eta Eleizaldetik baserrietara umeen giro eta kolorea zabalduko da, auzoz auzo. Larrabetzuko bazterrak, erreka txikiek, baserriak, arbolak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du Guraso Elkartearen ekimen honek.
Orain arte, dozenaka familia -guraso eta umeak alkarregaz- batu izan gara, eta honetan berezitasun bategaz, uriko plazatik hasi barik, Eleizaldetik joango gara oinez.

No hay comentarios: