jueves, 25 de marzo de 2010

Eskolako Irteera

Gure korreoan jasotako informazioa:




Datorren martxoaren 28an, domekaz, beste mendi irteeratxo bat egingo dogu Larrabetzuko eskolakook. Lehenengo irteerak eukitako arrakasta ikusita, bota jartzeko gogoagaz gauz barriro be. Ume eta nagusi, danok gonbidatuta mendi irteeratxoa egiteko. Larrabetzuko plazan egin dogu hitzordua, goizeko 10:30etan, eta handik tipi tapa, txapa txapa.. herriko auzoak eta bazterrak ezagutzera joango gara.

Kixkibile, Olarreta, Agarre, Sarrikola eta gure herria zeharkatzen deuen erreka bazterretatik ibiliko gara goizean zehar. Bidean, hamaiketakoa egiteko aukera izango dogu, baina gero herrian giro itzela egongo dan segurantzan, geuk be Txakoli eguna galtzeko gogorik ez dekogu.

No hay comentarios: