domingo, 29 de enero de 2012

A continuación publicamos el contenido de un artículo que nos han enviado por correo electrónico (a nosotros y otros blogs del municipio) y que nos piden que publiquemos.

URITARRA FUTBOL ESKOLA, KIROL ESKOLARRA?

.Denboraldi erdia joan zaigu. Entrenadore aldaketa burututa.

Pozik dira zuzendaritzako kideak, orain askoz hobeto gaude. Baina guraso batzuk ez dugu berdin pentsatzen.
Futbol eskolaren lehenengo bi urteetan futbolaren hezkuntza ulertzeko beste modu bat ezagutu baitugu. Hasierako egokitzapena gogorra egin zitzaigun. Ohiko eskematik kanpo zegoen dinamika baten aurrean geundelako.
Futbola ardagai harturik kirola gainditzen duten kontzeptu eta baloreetan oinarritzen baitzen eskola bera: disziplina, begirunea, ardura, erabakiak hartzeko ahalmena.... Eta, kirola oinarri, psikomotrizitatea, koordinazioa, eta abarreko kontzeptuak lantzen ziren. Honek guzti honek dakarren onurarekin.
Emaitzak ez zuten garrantzirik, bidea zen oinarria. Baina denborarekin emaitzak etorri ziren.
Gaur egun errealitatea beste bat da. Eta gure umeak "galduta" ikusten ditugu. Ez bakarrik futbol zelaian, aldageletan ere. Besteenganako begirunea, norberaren arroparekiko ardura, disziplina... irabazitako batailak galtzen goaz.
Kirol mailan, ordea, beste taldeekin parekatu gara. Txarrera.
Lan motriza, gorputz koordinazioa, multikirola eta abar alboratuz.
Ez dugu kontutan hartzen 12 urte bete arte futbola, saskibaloia, pilota.... edozein kirol federatu kirol eskolarra dela.
Eta kirol eskolar bezala beste balore batzuetan oinarritu behar dela.
Zentzu honetan, Larrabetzuko futbol eskola, eskolarekin edo eskolaz kanpoko ekintzekin harreman zuzenagoa behar luke. Hori pentsatzen dugu guraso askok.
Futbolaren zurrunbilo lehiakor horretatik aparte.
Futbolak dakartzan jarrera ezkor, bortitz eta lehiakorrak alde batera utziz.
Kirolak, kasu honetan futbolaren bitartez, bideratu ditzakeen onuretan oinarriak ezarriz.
Zergatik ez Larrabetzuko futbol eskola? Edo kirol eskola? Zergatik ez, eskolako eskaintzaren magalean jorratutako futbol eskola?
Lerrook eztabaidarako balioko dutelakoan.
Hau da guraso batzuen iritzi irmoa.

P.D: Iritzi artikulu hau erabat anonimoa izan nahi du.
Iritziaren mamia eztabaidagai izan dadin, sinatzen dutenen izenak inor baldintzatu barik.

No hay comentarios: