martes, 19 de agosto de 2008

Larrabetzuko (uriko) Jaiak Bukatu dira



Bukatu dira Larrabetzuko jaiak. Egueztenian afari herrikoia euki gendun. 400 pertsonatik gora herriko plazan abesten, afaltzen…oso giro ederra. Eguenian, Txupinazo eta pregoia, igazko moduen, Kuadrilla eguneko talde irabaslearen eskutik. Oso, oso ondo egin ebien. Akermariren erditzea ikusi ahal izan gendun. Gero, afarie tabernatan. Jende ugari eta taberna guztiak beteta. Ostean juerga, eta hurrengo egunean “ostea” euki gendun. Alan da guzti pintxo batzuk preparatu behar ziren denok plazan dastatzeko. Orduan ere jende ugari jateko, nola ez, eta bat baino gehiago, plater osoak jateko prest.
Andramari egunean bazkari familiarrak egoten dira, eta ostean astoen karreria dator. Betiko moduen, andra mari kalea beteta egon zan, eta barre asko bota genduzen. Gauean berriz kale antzerkia. Askok ez gendun ondo ulertu, baie nahiko polita izan zen. Batez be hasierako musika.
Zapatuan, umeen jokoak, antzerkie, musika, eta gauean barriro parranda. Nahiko ondo egon dira aurten ere jaiek. Indar justuakaz heldu gara helmugara. Datorren domekan San Bartolome, eta hurrengo astean emeteriek. Batzuk esaten daben bezala, Larrabetzu, beti jaietan.
Zorionak antolakuntzari.

No hay comentarios: