jueves, 5 de marzo de 2009

HAUTSETATIK ASKATASUN HAIZEAK ALTXATUKO DIRA

(Kolab.)

Une gazi gozoa bizi gendun iragan martxoaren 1eko hauteskunde gabean.
Momentu gozoa, EAJ-PNV indar garaile urten zalako hauteskunde emoitzatan. Garaile Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, Araban, PSEtik boto gitxira, aspaldiko partez. Une gozoa, Ibarretxe Lehendakariak euskal herritarren babes osoa dauala argiro erakutsi zalako gau horretan. Eta, zentzu horretan, aldaketaren mezu horrek ez ebalako batzuek nahi beste eraginik izan euskal herritarrengan. EAJ-PNVren hautagaia harro asko eta zilegitasun osoz agertu leiteke, bada, hauteskunde honeetako garaile eta buru bezala, eta, alde horretatik, berari legokio gainontzeko alderdiekin negoziazioak hastea. Nork esango leuke gertaerak horrela izan diranik! Ze, PSOEk errealitatea aitortu ere ez dau egin. Zer esanik bez bere elegantzia faltaz!
Begibistakoa da zein dan hauteskunde emoitza honeen alde gazia. Gazia. Holan da bai, alderdi espainolen jesarleku batuketagaz, Eusko Legebiltzar konstituzionalista urten leitekelako. Gazia, PSOE, PP eta Rosa Diezen alderdiaren boto batuketagaz, Eusko Jaurlaritzaren ildo, norabide eta kolorea zeharo alda daitekeelako. Geure zoritxarrerako! Baina, zer dinot! Ala, geure onerako ete?
Hauteskunde gabean gure burua hormaren kontra emoten genduan gutako ia gehienok. Zer izango ete da gutaz gaurtik aurrera? Euskera, eskolak, hezkuntza, komunikabideak, krisi ekonomikoari aurre egiteko neurriak edota gure garapen, azpiegitura eta berrikuntza mailak zertan geratuko ete dira?, galdetzen geuntson geure buruari. Urteetan emondako aurrerapausuak, egun batetik bestera, ezerezean geldituko zirala aurreikusten genduan. Baina bizitzako edozein arlotan gertatzen dan bezala, orduokaz, irakurketak beste zentzu baten egiten dira. Perspektiba handiagoagaz ikusten dira gertakizunak, alegia. Emon daigun sasoi ilunak jatorkuzala euskaldunoi. Emon daigun, urte latzak jasan behar ditugula euskal herritarrok. Beti esan ei da ekaitzaren ostean barealdia datorrela. Urte gogorren ostean oparoaldia datorrela. Jazarpenaren ostean askatasun bolada datorrela. Lokartze aldiaren ondoren iratzartze aldia datorrela beti. Konparazioak nahasmen eragile dira sarritan eta ez neuke nahi horreetan jausi baina, ez al ditugu, akaso, frankismo osteko urteak gogoratzen ala? Gizon txikito haren diktadura luzeak abertzale eta demokraten indar metaketa eta, horrenbestez, itxaropen aldia ekarri eban. Egoera aldatzeko nahiak nagusitu ziran. Etenaldi eta lokartze urte luzeen ondorioz, iratzartze sasoiak izan ziran hareek.
Iragan martxoaren 1eko gaba gazi gozoa izan zan, bai. Emoitza onak izan ebazan EAJ-PNVk baina ez urteetan izan dauan boterea mantentzeko adinakoak. Baina, Euskadiko Gobernuaren zuzendaritza lortu ezean, pentsa daigun, etorkizunean, indar eta sendotasun handiagoagaz eskuratuko dogula Herri honen gidaritza. Pentsa daigun, ondorengo urteotan abertzaletasunak bilgune sendoa lortuko dauala. Lokartze aldi batek iratzartze aldia dakarrela ezinbestez. Eta, hautsetatik askatasun haizeak altxatuko dirala, laster.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

tejero molina tiene un buen aprendiz, hay le ha salido Patxi LopEZ que a utilizado los medios de comuniacion, la mentira y las leyes para llegar por todos los medios a la Lehendakaritza.
Es un Golpe de Estado en toda regla solo ha caida el metodo, no el fondo.
En un golpe de Estado una serie de individuos se hacen con el poder por medios ilegitimos y en el caso que nos ocupa los mismos existen y sin ello NUNCA, repito NUNCA Patxi LopEZ habria sido Lehendakari, lo saben y les importa una m...estos son lo socialistas, sus amigos del PP y de UPD

gazte 1 dijo...

gatx eiten jat etorri leitekena irudikatutea, baie ertzantzaren kalabozoetan inkomunikatuta 5 egun pasatu dabezan gazteen narruan sartu ezkero zera pentsatu dot. Posible ete da hau baino txarragoa dan zeozer?

Anónimo dijo...

Posible da posible... Ze egoera horretan be pentsau neban martxoaren 2an. Sikieran hemen, oin dala pare bat hilabete, atxilotuekaz 24 ordutan kamarak eukiteko Protokoloa onartu eban Herrizaingo Sailak eta, itxura guztien arabera, onartutako erabaki hori DESAGERTU egingo da. Batez be, PP eta PSOE neurri horren kontra agertu ziralako. Holako hamaika ikusi beharko doguz ba!

Anónimo dijo...

PNV-k daukon buruhauste bakarra,deitzen dotzezuen estatu kolpe hori da.Oin, ilegalizazioan kontra benefizietan ez jatzuelako. BAie ondarrun ondo etorri zanez ahoa itxi ta aprobetxeu. Zelango aurpegie.
portzierto, inkomunikazioa berdin tortura!!!