lunes, 27 de diciembre de 2010

Korreoan jasotakoa...

Gure korreoan jasotakoa. Orain dela egun batzuk jaso gendun, baie ez dogu orainarte ikusi. Parkamenak...

Egunon lagunok,
gaur ere gurasoon peregrinaje berezia suertatu zaigu. Sondikako polikiroldegira joan behar izan gara, uger egiteko ikastaroetan izena emateko, 2011ko lehenengo hiruhilabetekorako matrikula.
Atzo bertan enpadronatuek izan zuten aukera, bazkideok gaur. Orain bi polikiroldegiena bakarrik baina
sasoi batean hiru polikiroldegiko bazkidea izan naiz ere bai. Badakizue, lehenengo enpadronatuek dute aukera eta gero bazkideek....Larrabetzukoaz gain, Sondikakoa, Mungiako, Basaurikoa, Deriokoa.... Bazkidetu ala kanpoan!!!

Eskerrak bi ume baino ez direla gurean. Eta ni hirugarrena ekartzeko intentzioaz....
Goizeko 10:30etan zabaltzen zituzten ateak. Umeak eskolan itxi eta artez. Ilara luzea. Nire aurretik 12 pertsona daude, uiuiuiiiiii.... agian ez da plazarik lotuko. Itxaroten egon naizen ordu eta erdia luze egin zait, oso luzea. Tentsoa.
Eskerrak Larrabetzuko beste biktima batek eta biok berbaz arindu dugun itxaronaldia.
Suertea izan dugu, hartu gaituzte. Suertea eta 110 € eta 50 € ordaindu beharra. Ni aurrekoan bazkidetu nintzen, berak gaur egin behar izan du.
Ordutegia... gelditu dena. 19:00etatik 20:00etara. Eta eskola 16:00etan amaitzen dute...
Datorren astean beste polikiroldegi batera noa. Sondikan txikerra apuntatzeko aukera baino ez dut izan. Ia hartzen bagaituzte eta ez badugun bazkidetu behar, ostantzean hainbat txartel sartzeko kartera berria zuzendu beharko dut. Baina uste dut lekua sobran izango dudala.... karteran bertan.
Ez gabiz Eurodisneyra joateko laguntzarik eskatzen. Gure umeak osasuntsu hazteko eta hezteko aukeraz ari gara.

Txorierriko mankomunitateko ala beste herri bateko polikiroldegiko zerbitzua izan larrabetzuarrok tratamendu berdina jasotzen dugu. Eta nekosoa da, bigarren mailako herritarraren sentsazio hau aldiro izatea.
Ez dut ukatzen udalean eta bertan diharduten talde politikoek lanik egiten dutenik. Egiten da.
Aspaldion, baina, liskar eta konfrontazio kronikak baino ez zaizkigu heltzen.

Bideratu beharrekoak danak, baina hau ezin diot esplikatu nire 4 eta 7 urteko umeei. Esplikatu ezin diedan moduan ikastaroetan ez dituztela hartu, Larrabetzun bizi garelako.
Eta peregrinaje hau ez da igerilekura bakarrik mugatzen. Galdetu saskibaloian, futbitoan, eskaladan,.... aritzen direnei.
Guk erabilera mugatua (ordutegiz eta aukeraz) duen frontoi bat daukagu. Titin, Irujo, Barriola eta enparauak marraz jositako frontoietan jolasten ikusi ditut. Eta ez dira mareatu. Ez genuke asko irabaziko kanasta eta porteri birekin? Gurean negua gogorra da gero.
Larrabetzuko gazteek euren rokodromo propioa zabaldu behar izan dute. Hainbesteko aurrekontua al du? Frontoian, eskolan ezin da ezer egokitu? 3 hilabete baino gutxiago zabalik dagoen igerileku bat dugu, ura berotzen denean, noski.
Azkeneko urteotan jendea zer edo zer egiten ahalegindu da. Eta ez da diru falta izan gauzak aurrera ateratzeko arazo nagusia.

Borondate apur batekin jende asko egon liteke prest gauza asko egiteko.

Baina egiten itxi behar da.
Maitasunez.
Alberto De Abajo Gonzalez, "Zoro".

No hay comentarios: