lunes, 30 de agosto de 2010

Eskola Agenda

Gure Korreoan jasotako informazioa;

LARRABETZUK BADU BERE ESKOLA AGENDA:

Larrabetzuko eduki lokalez eta eduki orokorragoaz egituratu agenda prestatu du Dijitalidadea s.l. enpresak Larrabetzuko Eskolarentzako.

LHko ikasle eta irakasleentzako bideraturik dagoen arren edozeinek erabiltzeko moduko agenda da.

Sabin Aranak, Xabier Bilbaok, Etxahun Lekuek, Joseba Etxebarriak, Guraso Elkarteak, Eskolako irakasle eta zuzendariak,... parte hartu dute proiektu honetan.

Helburu bikoitza du: batetik, komunikaziorako bitartekoa izatea, guraso, ikasle eta irakasleen artean. Eta, bestetik, kultura eta euskararen transmisioan sakontzea.

Eduki lokaletan Larrabetzuko berbak, esaerak, ditxoak, esaldi eginak, data esanguratsuak, jai egun ofiziosoak eta abar luze bat landu da.

Eduki orokorretan, ordea, munduko 10 ume ezberdinen errealitatea modu biografikoan lantzeaz gain, aste birik behin asmakizunak eta munduko herri ezbedinetako errefrauak uztartu dira.

Hilabete bakoitzak bere pasarte historikoa landuko du, testuz eta grafikoki. Irudi, argazkiz eta diseinu erakargarri batean.

Eskolako umeez gain edozeinek jaso dezake agenda hau. Guraso Elkarteak bideraturik, datozen egunotan aipatuko da non eta zelan jaso Larrabetzuko Eskola Agenda, 10 €tan.
Bitartean, edozein argibide behar izanez gero, idatzi a.deabajo@dijitalidadea.com e-lbidera.

Dijitalidadea s.l.

No hay comentarios: