miércoles, 15 de junio de 2011

Futbol 7 Balorazioa


Joan da txapelketa, balorazio ekonomikoa egin behar dogu, datuak errebisatu eta gure señeak elkartekoekaz egon.

Baina sentipen eta errealitate ugari itxi dizkigu II. edizio honek:

Hiru egunetan gure herritik jende andana ibili ez eze gure umeek beste herri eta herrialdeetako umeekaz izan duten
hartu emona oso aberasgarria izan da.

Zapatuen, frontoian, egin zen bazkarian futbolean aritu zein ez, gure herriko ume askok bertan bazkaldu eta beste umeekaz
aritzeko aukera izan dute. Eta esperientzia aberasgarria suertatu zaie. Domekan, futbol zelaian, ikustekoa baitzen zelango "roilo ona" zegoen.

Eskertzekoa da herriko eskolak, udalak, merkatariek, tabernariek eta kanpoan ostalaritza izan arren txapelketari begira euren azpiegitura
itxi diguten bolondresen lana eta aportazioa. (Mosu handi bet)

Futbol eskolako gurasoen lana goraipatzekoa da, batzuen lan ahalmen nekaezina itzela izan da. (Patxo handia)

Eta eskertzekoa da ere futbol eskolaz zer ikusirik ez duten askoren laguntza. Txosna ingurunean jotafuego aritu baitira txapelketa hau posible
egiteko diru iturriei ekiten eta txapelketara hurbildu direnei zerbitzu ematen. (Smuak!)

Eskerrik asko bene-benetan gure herriko Alkatesa berriari. Bere kargu berriaren ardurak ahaztu barik ez du zalantza izpirik izan amantala ipini eta
taloei zein atzo inprobisatu genuen bazkari zerbitzatzeari ekiteko. (Patxo potoloa!)

Atzoko egunean bazkari ederra izan genuen, txapelketan parte hartu zuten talde batzuen umeak eta gurasoak bertan lotu ziren eta giro ederrean hortaz
eta hartaz berba egin genuen. Komunikatu ginen.

Goraipatzekoa da Uritarra Futbol Taldeko zuzendaritzaren lana, orohar, eta Juantxu Alaio eta Bolorioren lana, bereziki. Asteburu osoan intendentzia lana irripar
batez burutu deurie. (Besarkada handi bat)
III. txapelketan pentsatu beharko dugu eta horretarako zuen aportazioak, balorazioak, kexak eta iritziak oso, baina, oso garrantzitsuak dira eta eskertuko genituzke, zinez.
Hau ez baitelako kirol ekitaldi soila, harreman kulturalak bideratu, komunikazioa, esperientzi trukaketa eta oinarrizko baloreak lantzeko proiektu xume bat delako, ezer
izatekotan.
Eskerrik asko eta uritarrafutboleskola@gmail.com e-lbidera lasai idatzi.

Txapelketako lantaldea


Oharra: Uritarra eta Baionako Avironen arteko partidua. Igez Aspanovas elkartearentzako egin genituen kamisetekaz olge zuten partidue, Markel eta Araitz gogoan.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Eta txapelketaren ostean uritarra futbol eskolako entrenadoreak kalera bota deuriez edo joan dira.Ze pase da? Gurasook azalpen bat behar dogu.