miércoles, 20 de mayo de 2009

Akermarik bidalitako eskutitza

Orain dela egun batzuk jaso dogu, baie egia esan gaurarte ez dogu korreoa begiratu, horregaitik "akermari"ri parkamena eskatuz, bere eskutitza publikatuko dogu.

aupa larrabetzuko biztanleok:

Laster datoz jaiak, eta neuk be gogotsu ikusten zaituet. Badakit aspaldien jairik jai zabiziela, batzuten herrien -sarriten- eta beste batzutan kanpoan be.
Izen be, antza batzuk Valentziaraino joan zarie jai bile, berton dekozuenak eukinde. ai ai ai!

Tire, kontue da, badatozela Andramariek eta Emeteriek be, eta aurten be Jai Batzordekoak hasi dire lanean, gogotsu. Zuek? badekozue jaietan parte hartzeko gogorik?

Nik proposamen bat dekot Larrabetzuko kuadrilentzat, txandaka neugaz ibiltea jaietan. Batera eta bestera, bardin txupinazoan, zein erromerietan, bazkarietan, poteoan, dantzarien artean edo goitibeherak ikusten. Gogotsu nau jaietarako, eta ez dot ekitaldi bat bera be galduteko asmorik.
Zuekaz ibili gure dot jairik jai, urien eta elezalden. Minutu bet galdu barik.

Zuek prest?

Ba orduen, bielduiztezue imeil bet, eta ipiniko gara harremanetan. Jaietan jai, ni be bai!

akarmari@larrabetzu.net

No hay comentarios: