domingo, 2 de marzo de 2008

Faxismorik ez



Kartel Faxistak "agertu dira" EAJ-PNV-koen gainean.

Hori deitzen deutsie. Nola deitu orduan faxista bezala jokatzen duenari?
Izugarria da. Jokaera faxista erabili beste batzueri horixe bera leporatzeko. Zer hurrengoa? PP besteei Español deitzea?

Baina lotsagarriagoa izan dena pasadan asteburukoa izan da. Plaza ondoan eskuz egindako pankarta haundi bat "agertu zan". Bertan EAJ-PNV, EB eta Aralaren kontrako hitzak tortura leporatzen eta ondoan "Ordainduko duzue" lema. Ez zan pankarta "nazional" bat ez. Herrian eginda, herrian dagozan talde politikoen kontra.(bat izan ezean noski). Eta askotan entzuten dogun bezala, talde politikoak herriaren ordezkariak dira. Herriaren zati batena behintzet. Ondorengoz, gutxienez Larrabetzuko %60aren kontra zijoan pankarta hori.

Zorionez kendu dabe.

Errespetu apur bat euki dezagun.

1 comentario:

Anónimo dijo...

zuekin ados. Ezin doguz honelako ekintzak onartu. Eta gutxiago gure herri honetan. Ez Euskal Herrian, ezta ere Larrabetzun.