Danok dakigu. Datorren domekan Estatu mailako hauteskudeak izango dira.
Batasuna edo ANVren buruz hitzegin dogu eta gaur ez dogu egingo. Bai Derioko ANVk duen zinegotziak bere herrian izan den atentatuaren aurrean izan duen jarrera azpimarratzeko. Oso ondo deritzogu. ETA ere kanpainan agertu da. Bai ekintza armatuen bidez eta baita idatzi baten bidez. Abstentzioa eskatzen du.
Baina beste gauza batzutaz hitzegin gura dogu gaur.
Atzo "Eztabaida" izan zen gai nagusia. Ikusi ondoren, pasadan astekoaren kopia ematen zeuen. Agian zeozer lasaiago eta gogorrago biak, baina proposamen gutxigaz. Eta guretzat Euskal Herri bezala, bat ere ez.
Gainera, hemen ez da Presidente bat aukeratzen, baizik eta diputaduak. Eta hauek izango dira presidente bat aukeratuko dabenak. Beste alde batetik alderdi 2 baino ez daudela ematen du. IU-k gutxienez beste tratu bat merezi duela uste dogu.
Inmigrazioaren gaia asko urten da kanpaina osoan eta baita atzo ere. Baina biak oso era txarrean. Inmigrazioa oso garrantzitsua da, eta oso positiboa gainera. Batzun arabera arazoak dakartzatela dirudi, baina gehienak euren egoera obetzeko datoz, lan egiten, eta gainera gizartean guztiz beharrezkoak dira.
Kanpainagaz jarraituz, aurten ez da EAJ-PNV, EA edo Aralar-eko propaganda lar entzun edo ikusten. Oraindik ez ditugu beraien Spot-ak ikusi telebistan. Oso zaila egiten zaie beraien mezua jakinaztea hain "polarizatuta" egonda kanpaina. Baina argi dago. Euskaldunontzako alderdi abertzaleak dira gure herriarentzako gauzak lortuko dituztenak.
Baina gaur beste hauteskunde batzuk egon dira ere. "conferencia episcopal Española" deritzon presidentea aukeratzeko. Rouco Varela berriro ere. Azkena Blazquez izan da, baina bere aurretik Rouco hori zegoen. Beraiek jakingo dabe, baina horrela gero ta gende gutxiago izango dabe elizetan. Bizkaiko andra bat aurkeztu zan simbolikoki eliza barruan dagoen diskriminalizazioa gaitzesteko, baina noski, ez da ezer aldatu.
Hemen kanpaina da gai nagusia, baina kanpora begiratzen badogu oso gauza larriak gertatzen ari dira . Palestinan gertatutakoa lotsagarria, Irak bardin, Kolonbiak egin duena, eta hainbat eta hainbat gauza.
Baina hemen horrela doa astea. Batzuk lan, beste batzuk jai, eta 4 urteko kanpaina noiz amaitzen den zain.
No hay comentarios:
Publicar un comentario